Skip to main content

Camino Ignaciano – web oficial de turismo

Inaziotar Bideko I. Argazki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekimen honen helburua ibilbidea osatzen duten 92 udalerrien edertasuna, aniztasuna eta izaera balioan jartzea da.

Urtean zehar lurraldearen eraldaketa islatzen duten begirada bereziak bilatzen ditugu: paisaia naturaletatik eta ondare-guneetatik hasi, eta bertako tradizioak, gastronomia, espiritualtasuna nahiz erromesaren beraren bizipena erakusten dituzten irudietaraino. Partekatu zure argazkirik onenak eta irabazi Inaziotar Bidean esperientzia paregabeak bizitzeko sariak!

Kategoriak eta Sariak (Guztira: 2.500 €)

  • Lehen Saria (1.500 €): Kalitate tekniko eta artistiko handiena duen argazkiari.
  • “Bidearen Izpiritua” Saria (500 €): Erromesaren bizipena eta esperientzia hobekien islatzen dituen argazkiari.
  • “Inaziotar Bidea: kultura, ondarea eta gastronomia” Saria (500 €): Ibilbidearen aberastasun kulturala, ondarekoa edo gastronomikoa hobekien erakusten duen irudiari.
Parte Hartzeko Jarraibideak
  1. urratsa: Harrapatu Bidearen esentzia
  • Argazkiak Inaziotar Bideari atxikitako 92 udalerrietako edozeinetan ateratakoak izan behar dira.
  • Lan originalak eta argitaragabeak izan behar dira.
  • Ez dira onartuko Adimen Artifizialaren (AA) bidez sortutako edo eraldatutako irudiak.
  • Oinarrizko doikuntzak (argia, kontrastea, saturazioa, kadrokatzea) onartzen dira, baina ez irudian elementuak gehitu edo kentzen dituen edizio digitala.

  1. urratsa: Egiaztatu baldintza teknikoak Lehiaketaren Oinarrietan

  2. urratsa: Bidali zure irudiak
  • Bete izena emateko web formularioa, eta adierazi argazki bakoitza zein udalerritan atera den.
Data Garrantzitsuak
  • Lehiaketaren hasiera: 2026ko urriaren 19a
  • Lanak aurkezteko azken eguna: 2027ko ekainaren 30a
  • Emaitzen argitalpena: 2027ko ekainaren 30a (parte-hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie)